124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-9. exekuzio unitatearen 3. lurzatian. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2022ko ekainaren 10ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-9. exekuzio unitatearen 3. lurzatirako, Verónica Vergara de Carlos sendiak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Zurukuaingo Kontzejuari eta ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu dezan eta egoki irizten dituen alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan (Deierri), 2022ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2208870