124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, 2022an hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 633176.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/633176).

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2022an hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.

Deialdi hau finantzatuko da 2022ko udal aurrekontuaren kargura, 3.000,00 euroko zuzkidurarekin.

Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 15etik 30era izanen da. Eskaerak Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, adierazitako dokumentazioarekin edo telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Antsoainen, 2022ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2208710