124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatietan (Tejeria kalea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 2an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Udal Plan Orokorreko APA 1eko M3A etxe-sailerako. Azterketak 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatiei eragiten die, eta María Jesús Ichaso Zabaletak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2208599