124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 390. lurzatian, UE-3.7.1 exekuzio unitatean (La Fuente kalea 6). Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 30eko ebazpen baten bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 390. lurzatian, UE-3.7.1 exekuzio unitatean (La Fuente kalea 6), Karlos Alzórrizek eta Ainhoa Olabek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2208291