124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: “Ribaforada-Cabanillas izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen saihesbidea”, 1. eta 14. euskarrien artean, Ribaforadako udal-mugartean (SAT11252).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 2ko 107/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hau: “Ribaforada-Cabanillas izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen saihesbidea, 1. eta 14. euskarrien artean, Ribaforadako udal-mugartean (SAT11252)”; horrekin batera, administrazio baimena eman zitzaion proiektuari eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ribaforadako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Ribaforadako udaletxean, 2022ko uztailaren 26an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2207645