124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, 2021-2022 ikasturteko laguntzena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 633559.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/633559).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauek dira 2021/2022 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketak egiten dituzten Azkoiengo ikasleendako (oro har ez dira onartzen master, aditu eta graduondoko ikasketak).

Bigarrena.–Xedea.

Premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiaren zenbatekoa 16.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izanen da, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean iragarkia argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2208757