124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean adierazi du ebazpen horren I. eranskinean atzemandako akats bat zuzendu beharra dagoela, zehazki, Vianako Erentzun Ikastolari dagokionez, eskatutako unitate kopurua aldatzeko. Ikastetxeak 3 unitate eskatu zituen eta eranskinean 2 unitate adierazten da. Zuzenketa horrek ez dio eragiten ituna finantzatzeko behar den kredituari.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, zehazki, Vianako Erentzun Ikastolak Haur Hezkuntzako 2. ziklorako eskatutako unitateei dagokienez. Horren ondorioz,

Honako hau dioen tokian:

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

2022-2023 IKASTURTERAKO EBAZPENA

UNITATE KOPURUA

VIANA

Erentzun ikastola

2

2

Honako hau behar du:

HERRIA

IKASTETXEA

ESKATUTAKO UNITATEAK

2022-2023 IKASTURTERAKO EBAZPENA

UNITATE KOPURUA

VIANA

Erentzun ikastola

3

2

Hala ere, hitzartzen diren unitateen kopurua bera da. Beraz, zuzenketa horrek ez dio eragiten ituna finantzatzeko behar den kredituari.

2. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 6an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2208375