124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko UE 14 unitatean (Gebala kalea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 2an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Udal Plan Orokorreko UE 14 unitaterako (Gebala kaleari eragiten dio), bat etorriz Loperena Portillo Arquitectos SIk prestatutako agiri teknikoarekin. Sustatzaileak UE 14 unitateko jabeak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2208594