124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2022an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (% 0,2ko ekarpena). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 633626.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/633626).

Xedea.–Oinarri hauen xedea da prozedura bat ezartzea, Berriobeitiko Udalak bere eskumenen barruan ematen edo ezartzen dituen dirulaguntzak eskatzeko, emateko, justifikatzeko eta ordaintzeko, eta bereziki, honako hauek:

–Parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko sistema ezartzea, garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak, betiere herritarren beharretara egokituta.

–Irabazi-asmorik gabeko erakundeen programak bultzatzea, horien helburua baldin bada edukiak garatzea, funtzionamendurako laguntza teknikoa ematea elkarteei eta beste erakunde batzuei, egin ditzaten proiektuak gizarte arazoen prebentziorako, eta arazoak dituzten pertsonak laguntzeko eta haien sustapen sozialerako.

–Baterako jarduketak sustatu edo bultzatzea, lankidetzaren bitartez eta dauden baliabideak aprobetxatuz, sostengurako gizarte-sareen garapenean lagunduz.

–Gizarte-sarea eta boluntarioen lana sustatzea, komunitatearendako baliabide egonkorrak baitira, biztanleriako zenbait talde edo sektoreren gizarteratze beharretara egokituak.

Proiektuak egiteko dirulaguntzak eska ditzakete irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteek, baldin gizarte intereseko proiektuak egiten badituzte.

Eskabideak aurkeztuko dira Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoaren bitartez (www.berrioplano.es/eu), eta alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eskabidearen bidez, erantsita 7. atalean ageri den dokumentazioa.

Hilabeteko epea dago eskabideak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208848