124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Artazkozko 6. poligonoko 290. eta 219. lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Jon Mikel Irurzun Juancok eta Jesús Enrique Irurzun Juancok sustatua, lerrokadurak aldatzeko Artazkozko 6. poligonoko 290. eta 219. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Oltza zendean, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2208837