124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Pinturas Esquíroz SLLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2208838