124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua Zuluetako UE 3.7.2 exekuzio unitaterako (6/378 eta 6/379 lurzatiak). Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 25eko ebazpen baten bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio proiektua Zuluetako UE 3.7.2 exekuzio unitaterako (6/378 eta 6/379 lurzatiak), Inversiones Polandrius SL sozietateak sustatua.

2. Espedientea behin betiko onartu aurretik egin beharrekoak:

a) Agiri bategina aurkeztea, honako zuzenketa hauekin:

i. Behin-behineko likidazio-kontua aldatzea, urbanizazio kostuak eguneratuz.

ii. Ondoriozko lurzatien deskribapenetan urbanizazio-kargen kopuruak aldatzea.

iii. Laburpen koadroan aldatzea urbanizazio-kargak.

b) Onetsita egotea Polandrius SLk sustatutako UE-3.7.2 plangintzaren espedientea, aldaketa xehatuari buruzkoa.

c) Ondoriozko lurzatien dokumentazio grafikoa DWG formatuan bidaliko da.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2208284