124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana, 3. poligonoko 176. lursailean. Hasierako onespena

Leitzako alkateak ekainaren 15eko 2022/0167 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 176. lursailari buruzko xehetasun azterlana, José Miguel Rodríguez Ezpeleta arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2208886