112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

35/2016 FORU DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

1.1.3. Foru Aginduak

42/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Batzorde Zentrala sortzen duena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdi bat onesten duena Nafarroako toki entitateentzat, 2016an proiektuak gara ditzaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko eta "Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak" programako jardunbide berritzaile eta transferigarriak garatzeko.

21/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

26E/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 26koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpenerako enpresei eta profesionalei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onesten duena.

174/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, apirilaren 1eko 104/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

188/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2016ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

660/2016 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez 2016ko deialdia onesten da nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak emateko.

223E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, turismoko ETEentzako diru-laguntzen deialdia onesten duena, Nafarroan kokatuta dauden turismoko establezimenduek 2016. urtean kalitate turistikoaren Q ziurtagiria eskuratu eta manten dezaten.

290E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia onesten duena.

457/2016 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, basogintzako teknologietan nahiz basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako jardueretan egiten diren inbertsioetarako laguntzen 2016ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 08.06.01 azpineurria).

586/2016 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariak emana, “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena esnearen sektoreko ekoizleen zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko.

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 13ko 20/2016 Foru Aginduarena; foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen deialdia onesten da Nafarroako toki entitateentzat, 2016an proiektuak gara ditzaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko eta “Lan-bizitza eta Familia Bateragarri egiteko Tokiko Itunak” programako jardunbide berritzaile eta transferigarriak garatzeko.

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 23an emandako 21/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren maiatzaren 26ko 26E/2016 Foru Aginduarena. Enpresendako eta profesionalendako 2016ko diru-laguntzak arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpenerako.

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 7an eman 188/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez honako hauen deialdia egiten da 2016ko kanpainarako: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarra, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, NPBGISarendako aldaketa eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean erregistra dadin.

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 660/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2016ko deialdia onesten da nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak emateko.

Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 223E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, turismoko ETEentzako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira, 2016an kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu eta manten dezaten.

LABURPENA, maiatzaren 20ko 290E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzen 2016ko deialdia onetsi da.

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 19an emandako 457/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, basogintzako teknologietan nahiz basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako jardueretan egiten diren inbertsioetarako laguntzen 2016ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira (20142020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 08.06.01 azpineurria).

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariaren maiatzaren 26ko 586/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri dira esnearen sektoreko ekoizleen zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko.

1.7. BESTELAKOAK

341/2016 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2016ko jaiegunak aldatzen dituena.

659/2016 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2016ko ekainaren 26an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako eginen diren hauteskundeetan, egun hartan jairik ez duten besteren konturako langileek botoa emateko duten eskubidea errazkiago erabiltzeko arauak ematen dituena.

164/2016 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko.

487E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Irurtzungo udal mugapean aluminioa galdatu eta trefilatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua iraungitzen duena. Instalazioaren titularra Manufacturas Irular SA da.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko Arga 5-XXII. Sektoreko (Funesko ureztalur tradizionala) ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan. Behin betiko onespena

ARBIZU

1. poligonoko 674. lurzatiko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

BERA

Ilekueta karrikako 18ko xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Laburpena, GKEendako diru-laguntzen 2016ko deialdiarena

Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak emanen zaizkie prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten entitateei (parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei)

CAPARROSO

9. poligonoko 989. lurzatiaren (Val de Tejería kalea, 5) kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa erabilera lagatzeko, 10. poligonoko 538. lurzatia

MONTEAGUDO

Udal ordenantza, produktu fitosanitarioak dauzkaten
zisternak urez betetzeko guneen funtzionamendua arautzen duena. Behin betiko onespena

MORENTIN

1. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

ORBAIZETA

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

GARES

1.etik 6.era bitarteko aldaketak 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

RIBAFORADA

3. poligonoko 538 eta 70. lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

TAFALLA

Oleta kaleko 1eko xehetasun azterlanaren testu bategina.
Behin betiko onespena

ALESBES

Aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, haztegiei eta abeltzaintza intentsiboko eraikinei dagokienez. Behin betiko onespena

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, gizarte hezitzailea izendatzeko proposamenean

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERIÁIN

Notificación de sanción
(Referencia: EXPSANCIONADOR/2016/1)

CASTEJÓN

Notificación de bajas por caducidad
en el Padrón Municipal de Habitantes

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

CONSEJO REGULADOR DE LA DENOMINACIÓN DE ORIGEN NAVARRA

Exposición publica de la circular 1/2016

COMUNIDAD DE REGANTES DE REGADÍO DEL SOTO DE BERBINZANA

Convocatoria de Junta General Extraordinaria