2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Orbaizetako Udalak, otsailaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Electra Orbaizeta SLren aurrekontua. Erabakia 2016ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.
Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbaizetako Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:
SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 46.880,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 21.450,00 euro.
4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 90.426,11 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 68.087,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 91.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 65.068,93 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 389.912,04 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen lansariak: 100.923,53 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 115.718,93 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.663,40 euro.
4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 15.633,24 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 8.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 106.912,94 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 60,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 389.912,04 euro.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.
Orbaizetan, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Sergio Mujika Txapar.
Iragarkiaren kodea: L1606863