2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
1. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzak 2016ko maiatzaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana (Morentinen), Rubén Ancin Azconak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Morentinen, 2016ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.
Iragarkiaren kodea: L1606858