112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, haztegiei eta abeltzaintza intentsiboko eraikinei dagokienez. Behin betiko onespena

2016ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, haztegiei eta abeltzaintza intentsiboko eraikinei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an, argitaratu ondotik, eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Alesbesko Udalak, 2016ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, haztegiei eta abeltzaintza intentsiboko eraikinei dagokienez.

Alesbesen, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

HAZTEGIAK ETA ABELTZAINTZA INTENTSIBORAKO ERAIKINAK

1. Bete beharko dituzte 188/1986 Foru Dekretuak eta 148/2003 Foru Dekretuak ezartzen dituzten abeltegiak baimentzeko teknika, higiene, osasun eta ingurumen arloetako baldintzak, 76/2006 Foru Dekretuak aldatu bezala, hartan abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen baitira.

2. Eraikinaren mugak (estalitako gunea zein estali gabea barne) 148/2003 Foru Dekretuak, 76/2006 Foru Dekretuaren bidez aldatuak, hiriguneetara ezartzen dituen tarteak bete behar ditu.

3. Eraikuntza honek oinplanoan okupatzen duen gehieneko azalera lurzatiaren %45 izanen da.

4. Hori guztia eginen da, indarra duen legeriak agindutako baldintzak bete beharra deusetan ukatu gabe.

Iragarkiaren kodea: L1606763