112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariaren maiatzaren 26ko 586/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri dira esnearen sektoreko ekoizleen zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 307728.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Abeltegien Erregistro Orokorrean (REGA) inskribatutako ustiategien titular diren esnetarako behi-aziendaren ekoizleak izanen dira laguntza hauen onuradunak, “Ekoizpena eta Ugalketa” ustiategi motakoak badira eta azpiustiategien mailan, behi aziendaren ustiategi gisa sailkatuta badaude, “esnea ekoizteko ugalketa” edo “ekoizpen mistorako ugalketa” deitutako sailkapen zooteknikoa badute eta 2016ko otsailean eta martxoan erosleei esne entregak egin badizkiete.

Bigarrena.–Xedea.

Esnearen sektoreko ekoizleen zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak ezartzea du xede ebazpen honek, haiek aipatu hilabeteetan gutxieneko errentagarritasun atalasera iritsi ez badira. Mozkin efektiboa lortzeko behar den zenbatekoa da errentagarritasun atalasea, kontuan izan gabe efektiboak ez diren kostuak, ez eta aukera-kostuak ere, MAGRAMAk Espainiako Abeltegi Tipikoen Sareko esnetarako behi-aziendaren hiru abeltegi tipikoei buruz prestatzen dituen boletinetan, zeinetan mozkinak eta produkzio kostuak aztertzen diren, eskura daitezkeen azken datuen arabera (http://www.magrama.gob.es/es/ganaderia/temas/produccion-y-mercados-ganaderos/sectores-ganaderos/red-de-granjas-tipicas/vacuno-lechero/)

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak maiatzaren 26ko 586/2016 Ebazpenaren I. eranskinean daude jasota, hartan “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen baitira esnearen sektoreko ekoizleen zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntza hauetarako 120.000 euroko gastua baimentzea, 2016ko aurrekontu orokorretako “Behi-esnearen ekoizleentzako laguntza” izeneko 710004-71310-4700-412208 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

2016ko otsailean eta martxoan zenbat litro esne saldu diren egiaztatuta justifikatuko da laguntzen helburua bete ote den. Kontrol administratiboan eginen da egiaztapena, esne erosleak NBEFren INFOLAC programan egiten dituen aitorpenetan oinarrituta.

Onartzen diren eskaerek adierazitako aurrekontu muga gaindituz gero, eskatzaileen izaeraren arabera emanen dira laguntzak, eta hurrenkera honetan hartuko dira kontuan eskaerak: lehendabizi, ogibide nagusia nekazaritza duten ustiategien titularrak, pertsona fisikoen kasuan, eta lehentasunezko ustiategien titularrak pertsona juridikoaren kasuan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 26an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1607114