1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 223E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, turismoko ETEentzako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi dira, 2016an kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu eta manten dezaten.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 307032.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
turismoko ETEak, ziurtagiria ezarriko den establezimenduan titular gisa inskribatuta daudenak Nafarroako Turismo Erregistroan, deialdi hau argitaratzen den unean.
Bigarrena.–Xedea:
kalitate turistikoaren Q sistema lortu eta mantentzea establezimenduetan, turistak jaso eta atzematen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, bisitatzen gaituztenen poztasuna handitzearren.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
223E/2016 Ebazpena, maiatzaren 23koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiarena.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 17.000 eurokoa da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 23an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1606413