2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
9. poligonoko 989. lurzatiaren (Val de Tejería kalea, 5) kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa
Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko 9. poligonoko 989. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzea (Val de Tejería kalea, 5), ondareko ondasuna izan dadin, gero enkante publikoaren bidez laga ahal izateko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Caparroson, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1606779