112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 19an emandako 457/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, basogintzako teknologietan nahiz basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako jardueretan egiten diren inbertsioetarako laguntzen 2016ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira (20142020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 08.06.01 azpineurria).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306848.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 19an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1607143