2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
3. poligonoko 538 eta 70. lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Osoko Bilkurak 2016ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onetsi da Sociedad de Inversiones Valcarce SAk sustatutako xehetasun azterlana, Javier Rodríguez Marcos arkitektoak prestatutako dokumentuari jarraituz. Dokumentuak 2016ko otsaileko data du, ikus-onetsi gabe dago, erregistroan martxoaren 10eko 240/2016 sarrera zenbakia du eta dokumentu idatziaz gain bost plano ditu. Xehetasun azterlanak katastroko 3. poligonoko 538. lurzatiak (A, B eta C azpilurzatiak) (36.959,89 m²) eta 70. lurzatiak (425,54 m²) okupatutako etxesailari eragiten dio, biak ere A-68 Autobiaren aurreko 105,600 kilometro puntuan baitaude, Ribaforadako udalerrian (Nafarroa).
Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dauden legeak betez.
Ribaforadan, 2016ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
ERANSKINA
3. poligonoko 538 eta 70. lurzatien xehetasun azterlana (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1606855