2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.
Kreditu gehikuntza 1. kapituluaren kontu-sail honetan: “Langileria gastua”, 41.032,57 eurokoa, eta 2. kapituluaren honetan: “Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak”, 19.485,79 eurokoa, finantzatuko dena diru-sarreretako 3. kapituluko kontu-sailarekin: “Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak”, 4.000,00 eurokoa, eta 8. kapituluko: “Finantza-aktiboak”, 56.518,36 eurokoa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Noainen, 2016ko maiatzaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L1606860