112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa erabilera lagatzeko, 10. poligonoko 538. lurzatia

Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, gehiengo osokoarekin onetsi zuen, hasiera batean, 10. poligonoko herrilurretako 538. lurzatiko 59 metro karraturen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Daniel Heredia Amayari eta Ángel Rosón Prietori, 6 zakur zaintzeko, dagokion baldintza agiriarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Caparroson, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1606780