112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 23an emandako 21/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egin ditzaten.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 308245.

Lehenbizikoa.–Onuradunak.

Emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuk, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egiten badituzte eta oinarriotan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2016. urtean zehar Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten, oinarriotan ezarritakoarekin bat eta kredituek ezartzen dituzten mugen barruan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

21/2016 Foru Agindua, maiatzaren 23koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko guztira baimendutako gastua 120.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 23an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1607075