112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren maiatzaren 26ko 26E/2016 Foru Aginduarena. Enpresendako eta profesionalendako 2016ko diru-laguntzak arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpenerako.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 307490.

Enpresendako eta profesionalendako 2016ko diru-laguntzak arte eszenikoetako eta musikaren arloko ekoizpenerako.

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. 2016ko ekitaldian Nafarroako Foru Komunitatean produzituko diren arte eszenikoetako eta musikaren arloko proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdiak, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anizkoitza eta interesgarriari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko enpresen eta profesionalen bitartez.

1.2. Produkzioaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira.

1.3. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak 2016ko azaroaren 15a baino lehen estreinatu beharko dira.

1.4. Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1606635