112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

341/2016 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2016ko jaiegunak aldatzen dituena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 486/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2016ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri ziren.

Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpen horren eranskinean.

2015eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, eta akatsak atzeman dira zenbait herritako jaieguntzat emandako datan.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, eta herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 486/2015 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2016ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean ondoko herriarentzat datorren jaiegunaren ordez honako hau ezartzen da:

Baztan

Urriaren 28

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605652