204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
267/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren behin betiko puntuazioen aurka. Ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 20ko 170/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi dira hautapen prozedura hauek gainditu dituztenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera: batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 186/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozesuaren behin betiko puntuazioen aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, irakasleen kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 233/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 162/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 222/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
98E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Tebas-Muru Artederretako udaleko hirigintza-plangintzaren aldaketa, Arrizabalagan 1. poligonoko 152. lurzatiari eragiten diona (lehengo UO-I1 unitatea), Mendartea SLk sustatua.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
145E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "Nafarroako ikastetxeetan arte eta hezkuntza proiektuak garatzeko 2026ko dirulaguntzak". DDBN kodea: 931076.
650/2026 EBAZPENA, irailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietan saritutako ikasleei sari ekonomikoaren ordainketa egitea.
209E/2026 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateetako doktoregaientzako doktoratu aurreko ikerketarako Fulbright beka berezietarako 2027-2028 ikasturteko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 933468.
341E/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, "Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak 2026" izeneko deialdian baimendutako kreditua handitzeko baimena ematen duena. DDBN kodea: 901796.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitatean bizitegi-erabilerarako ez diren eraikin pribatuetan integratuta dagoen eta osagaien artean amiantoa duen edozein eraikuntza-elementu ezabatzeko banakako dirulaguntzen deialdiaren aurka.
1.7. BESTELAKOAK
584/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibide espezifikoak onesten dituena Nafarroako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko, 2026-2027 ikasturtean.
257/2026 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, jendaurrean jartzen dituena "Arruazuko hondakin uren arazketa" izeneko proiektua eta haren ondoriozko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
354E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita basa ehiza larria zatikatu eta kontserbatzeko eta animaliak errausteko zentroa hartzen duen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Murietako udal mugartean dago, eta haren titularra Centro de Caza Biurrun SL da.
355E/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Iruñeko udal mugartean ibilgailuak desegiteko dagoen instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Chatarras y Desguaces Landaben SL da.
365E/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Noaingo (Elortzibar) udal mugartean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio batean aldaketa funtsezko bat egitea, hondakin plastikoen lerro berri baten proiektua gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Productos OPPAC SA da.
60E/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Berako balorazio txostena onesten duena.
62E/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Goizuetako balorazio txostena onesten duena.
IRAGARKIA, Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuarena, ezagutzera ematen duena "Errepideko trafikoari eta laguntzari buruzko informazio zerbitzua" izeneko 011 telefono zerbitzua Nafarroako Foru Komunitatean.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Puerta Valverde Maria Asuncion y Suescun Puerta Alvaro sozietate zibilak sustaturik.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, FCC Ambito SAk sustaturik.
ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Lizarrako ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
2026rako lan publikoaren eskaintza osagarria
IGANTZI
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza huts bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
MIRANDA ARGA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026rako lan publikoaren eskaintza
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
BERRIOBEITI
Aldaketa, Udal Plan Orokorraren 13. artikuluan. Behin betiko onespena
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
BURLATA
Bigarren aldaketa 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Erabilera apartamentu edo etxebizitza turistikoetara aldatzeko lizentzien tramitazioa etetea
CAPARROSO
Hirigintza-hitzarmena, azalera handiko saltokien area industrialaren UGPSa aldatzeko. Jendaurreko informazioa
Etxarri Aranatz
Aldaketa, Kultura arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak, ordaindu beharreko kanonak eta eskubideak arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
TXULAPAIN
Udal planaren onespena, baso-suteek eragindako arriskuen aurrean jarduteko
LEITZA
Xehetasun-azterlana, UE-25 unitateko 2. poligonoko 822. lursailean. Hasierako onespena
MILAGRO
Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Eraikitzea, batetik, produktu amaituak izozteko ganbera berri bat eta, bestetik, giro tenperaturako biltegi bat ontziratutako materialerako
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa ez-funtsezkoa. Brodatuen jarduera industriala
PUIU
Eskaera, herri-larreen aprobetxamendua egiteko, herritarrendako adjudikazioaren bidez
TABARKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
VIANA
Ordenantza fiskala, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hasierako onespena
ZIORDIA
Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko epe berria
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa, Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Udaltzainen kidegoko proba fisikoen deialdiari eta ordainsariari buruzko erregelamendua. Hasierako onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es