2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa ez-funtsezkoa. Brodatuen jarduera industriala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espediente zenbakia: 1024/2026.
Sustatzailea: Azkogames SL.
Jarduera: jarduera sailkatuaren aldaketa ez-funtsezkoa, brodatuen jarduera industrialerako.
Tokia: Martzillako errepidea z.g. (11. poligonoko 395. eta 396. lurzatiak).
Azkoienen, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2612951