2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026rako lan publikoaren eskaintza
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2026ko irailaren 24an egin bilkuran, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen 2026rako, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua):
1. Gizarte-hezitzaileen hiru plaza, 10, 11 eta 12 zenbakiak dituztenak. Maila: B. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Noainen, 2026ko irailaren 24an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.
Iragarkiaren kodea: L2612722