1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
650/2026 EBAZPENA, irailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietan saritutako ikasleei sari ekonomikoaren ordainketa egitea.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 501/2026 Ebazpenaren bidez, 2025-2026 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitu dira.
2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak bukatu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duen apirilaren 27ko 222/2026 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8. atalak ezartzen du ezen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta Batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuespen horretaz baliatzen diren ikasleek 400 euro jasoko dituztela.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurkeztutako txostenean justifikatu du Batxilergoko Sari Berezien deialdian saritutako lau ikasleetatik hiruk egiaztatu dutela 400 euro jasotzeko baldintzak betetzen dituztela, apirilaren 30eko 222/2026 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren 8. atalean oinarrituta (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2025-2026 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleentzako Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten da).
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek dira 400 euroko saria jasotzeko baldintzak, zortzigarren oinarriko 8. atalean adierazten direnak, betetzen dituztela frogatu duten ikasleak:
IRUNE EDESA GIL
VALENTIN RUMENOV TOSLEV
MAIALEN PÉREZ ÁLVAREZ
2. Saritutako ikasle bakoitzari 400 euro gordin ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu zortzigarren oinarrian apirilaren 27ko 222/2026 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2026ko gastu aurrekontuko "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura ordainduko da.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 24an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2612756