1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
267/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 222/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.
Deialdi hori 2026ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.
2. Baztertutako izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzendu, zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunen barruan, deialdiaren web-fitxaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren atarian baitago. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, web-fitxaren bidez.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 25ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Onartuak.
ALIAGA MORENO ÍÑIGO
DÍAZ RAMOS MARÍA ÁNGELES
ERBURU ARBIZU JESÚS MIGUEL
FERNÁNDEZ EJEA ALBERTO
GONZALO ETXARRI SILVIA
IRIBARREN RECARTE ITZIAR
LEÓN GÁRRIZ EVA MARÍA
LÓPEZ BOZAL ISIDRO
LÓPEZ SOTO EVA MARÍA
MAGDALENO ALEGRÍA MARÍA VIRGINIA
MENDINUETA OCHOTORENA JON ANDER
NIETO ZABALA MARÍA ASUNCIÓN
PÉREZ AZAGRA FRANCISCO JAVIER
RODRÍGUEZ AGUADO NATALIA
SANZ DE GALDEANO MARTÍNEZ DE EULATE MIREN ITZIAR
SENAR AMATRIA ANE
SUÁREZ URRUTIA IDOIA
Baztertuak
Deialdiaren 2.1 oinarria ez betetzeagatik (gaikuntza duen funtzionarioa izatea).
AIESA ANDRÉS EGUZKIÑE
ARAUJO GUARDAMINO ALFONSO
ARMENDÁRIZ CASTIÉN AINARA
ECHARRI JIMÉNEZ RAÚL
GARCÍA ARESO RAQUEL
GIL BARNO MARÍA ASUNCIÓN
GIL IZCO FRANCISCO JAVIER
GÓMEZ SENOSIAIN ANA
LEGARDA ARAIZ JOSÉ JOAQUÍN
NAVARRO RESANO JOSÉ LUIS
NICUESA TXAKON EUNATE
VALENCIA ALZUETA ISAAC
Iragarkiaren kodea: F2612759