1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
341E/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, "Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak 2026" izeneko deialdian baimendutako kreditua handitzeko baimena ematen duena. DDBN kodea: 901796.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 122E/2026 Ebazpenaren bidez, "Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak. 2026ko deialdia" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren. DDBN: 901796.
Deialdi horren ondoriozko gastuei aurre egiteko, 700.000,00 euroko kreditua baimendu zen 2026ko ekitaldian, 720003-72200-4701-413105 (Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak) aurrekontu-partidaren kargura.
Partida horretan baimendutako kreditua 500.000 euro handitzen ahal da gehienez, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko aurrekontu programaren kontura, bat etorrita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzekin, eta baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta horiek aztertu ondoren, aurrekontu zuzkidura handitu beharra dago, gastu onargarri guztiei erantzun ahal izateko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. "Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak. 2026ko deialdia" izeneko deialdian baimendutako kreditua 305.000 euro handitzea, bat etorriz apirilaren 27ko 122E/2026 Ebazpeneko 3. puntuan ezarritakoarekin, 2026ko Gastuen Aurrekontuko 720003-72200-4701-413105 (Merkataritzako ferietan nekazaritzako elikagaiekin parte hartzeko laguntzak) aurrekontu-partidan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko irailaren 28an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2612855