204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuarena, ezagutzera ematen duena "Errepideko trafikoari eta laguntzari buruzko informazio zerbitzua" izeneko 011 telefono zerbitzua Nafarroako Foru Komunitatean.

2026ko martxoaren 3ko idazkiaren bidez, Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuak Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari baimena eskatu zion errepideko trafikoari eta laguntzari buruzko informazio zerbitzua 011 zenbakiaren bidez emateko entitate gisa eratzeko, bere eskumenak erabiltzen dituen lurralde eremuan, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldeari dagokion eremuan.

Eskaera horri erantzuteko, 2026ko 146. Estatuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16koan, argitara eman zen Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren 2026ko ekainaren 4ko Ebazpena, aldatzen duena Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzaren 2010eko abuztuaren 30eko Ebazpena, non, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean, Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzuari esleitzen baitzaio "Errepideko trafikoari eta laguntzari buruzko informazio zerbitzua" emateko 011 telefonoa.

Azkenik, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 331E/2026 Ebazpenaren bidez, Telefónica de España SAUk eta Telefónica Móviles España SAUk osaturiko aldi baterako enpresa-elkartea izendatu zuten Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean "Errepideko trafikoari eta laguntzari buruzko informazio zerbitzua" emateko 011 telefono zerbitzuaren operadore.

Hori guztia aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Trafiko Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Boulandier Herrera.

Iragarkiaren kodea: F2612879