204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2026ko irailaren 23an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Kirol instalazioak eta igerilekuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Erabakia jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzan eginiko aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2612661