204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldatzea Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskala. Horren bidez, karga-tasak eguneratzen dira 2027ko ekitaldirako.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2612695