1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitatean bizitegi-erabilerarako ez diren eraikin pribatuetan integratuta dagoen eta osagaien artean amiantoa duen edozein eraikuntza-elementu ezabatzeko banakako dirulaguntzen deialdiaren aurka.
Sergio Crespo Muñoz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Foru Komunitatean bizitegi-erabilerarako ez diren eraikin pribatuetan integratuta dagoen eta osagaien artean amiantoa duen edozein eraikuntza-elementu ezabatzeko banakako dirulaguntzen deialdiaren aurka, zeina Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 737E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie prozeduran interesdun diren guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia lortzeko, interesdunek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskatu beharko dute jarritako gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien. Kopiaren eskaera Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari zuzenduko zaio, eta eskaera horretan helbide elektroniko bat jakinarazi beharko da, errekurtsoaren kopia bertara bidaltzeko.
Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Mercedes Conejo Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2612826