204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Jarduera-lizentzia aldatzeko eskaera. Eraikitzea, batetik, produktu amaituak izozteko ganbera berri bat eta, bestetik, giro tenperaturako biltegi bat ontziratutako materialerako

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan kontsultatzen ahal da, jendaurreko orduetan (10:00etatik 13:30era), iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Lineage Milagro SLU.

Jarduera: eraikitzea, batetik, produktu amaituak izozteko ganbera berri bat eta, bestetik, giro tenperaturako biltegi bat ontziratutako materialerako.

Tokia: Milagroko 2. poligonoko 821., 89. eta 115. lurzatiak.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Milagron, 2026ko irailaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2612617