204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hirigintza-hitzarmena, azalera handiko saltokien area industrialaren UGPSa aldatzeko. Jendaurreko informazioa

Caparrosoko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea plangintzaren hirigintza-hitzarmenaren proiektu bat, izena duena Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren, Caparrosoko Udalaren eta Rockwool Peninsular SAUren arteko hirigintza-hitzarmena, Caparrosoko azalera handiko saltokien area industrialaren UGPSa aldatzeko. Navarra de Suelo y Vivienda SAUk (NASUVINSA) aurkeztu zuen, eta helburu du indarrean dagoen plangintzak, inskribatutako erregistro-tituluak eta katastroak esleitutako edukieraren arteko desadostasunak konpontzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Gainera, informazioa eskatzen eta alegazioak aurkezten ahalko dira Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez: https://sedeelectronica.caparroso.es.

Caparroson, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2612753