204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

98E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Tebas-Muru Artederretako udaleko hirigintza-plangintzaren aldaketa, Arrizabalagan 1. poligonoko 152. lurzatiari eragiten diona (lehengo UO-I1 unitatea), Mendartea SLk sustatua.

Tebas-Muru Artederretako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da hiri-lurzoruaren muga handitzea eta, beraz, lurzoruaren sailkapena aldatzea, azken urte hauetan Arrizabalagako 1. poligonoko 152. lurzatiaren inguruan egin diren errepideen trazadura berriak gehituta.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 97E/2021 Ebazpenaren bidez, hirigintza-­aldaketa honi buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, ingurumen ondorio nabarmenik eragiten ez zuela iritzita.

Ebazpen hori 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Tebas-Muru Artederretako udaleko hirigintza-plangintzaren aldaketa, Arrizabalagan 1. poligonoko 152. lurzatiari eragiten diona (lehengo UO-I1 unitatea), Mendartea SLk sustatua.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Tebas-Muru Artederretako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko irailaren 24an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2612755