204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2026rako lan publikoaren eskaintza osagarria

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2026rako lan publikoaren eskaintza osagarria. Eskaintza horretan, honako plaza hauek sartuko dira, kontuan hartuta 2026ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasaren arloan xedatutakoa.

Tasa espezifikoa:

–Hezitzaileen plaza bat (2007 kodea plantillan), funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2026ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2612831