2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udaltzainen kidegoko proba fisikoen deialdiari eta ordainsariari buruzko erregelamendua. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko udaltzainen kidegoko proba fisikoen deialdiari eta ordainsariari buruzko erregelamendua.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2612776