204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 186/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 186/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren maisu-­maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu dutenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko irailaren 22an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

OHIANA ECHENIQUE DOCTORIARENA

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskaraz

NATALIA BASCARAN VIRTO

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskaraz

ANDRÉS SAEZ ERICE

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskaraz

LANDER PÉREZ RECALDE

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Euskaraz

SIMÓN RUIZ CHARRO

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Gaztelaniaz

NATALIA BASCARAN VIRTO

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza

Gaztelaniaz

SANDRA PÉREZ ISO

Maisu-maistrak

Pedagogia Terapeutikoa

Gaztelaniaz

SILVIA RIEZU QUEL

Maisu-maistrak

Pedagogia Terapeutikoa

Gaztelaniaz

Iragarkiaren kodea: F2612610