2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Etxarri Aranatz
Aldaketa, Kultura arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak, ordaindu beharreko kanonak eta eskubideak arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2026ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantza hauetan: Kultura arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak, ordaindu beharreko kanonak eta eskubideak arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testuak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2612774