1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 7an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03609.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103609
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistrokoa: Tafallako 12.536 zenbakidun finka. Tafallako Jabetza Erregistroko 1625. liburukia, 223. liburua, 180. folioa. Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000127333.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: "hirikoa: bost-A. Eraikinaren goiko lehen solairuan dagoen etxebizitza, eskailera nagusitik sarbidea duena; A motakoa da, eta eskailera horretatik igota aurrealdean dago, Tafallako Higuera kaleko bat zenbakiko eraikinean. Laurogeita lau metro eta hirurogeita hamahiru dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita hiru metro eta berrogeita bost dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Atondoa, itxarongela, bainugela, horman sartutako armairua, korridorea eta bi gela ditu. Mugakideak: sartu eta aurrean, eskailera burua, galdara gela, Higuera kalea eta Teodoro Domínguez Vaqueroren zati banandua; sartu eta eskuinean, Nicolas Ojer; ezkerrean, eraikineko eskailera eta solairu bereko C motako etxebizitza; eta atzealdean, Enedina Martinena eta Nicolas Ojer. Partaidetza kuota: ehuneko lau oso eta hirurogeita hamabi ehunen".
Katastrokoa: Tafallan, 34. poligonoa, 235. lurzatia, 1. azpieremua, 4. hiri-unitatea. 75,00 metro karratuko merkataritzako lokala da, Higuera kaleko 1 zenbakiko 1. D helbidean.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073550YM.
Oharra: Jabetza Erregistroan etxebizitza gisa agertzen bada ere, higiezinean ile-apainketako jarduera profesionala egiten da. Udalak jakinarazi du etxebizitza erabilera izan lezakeela.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako higiezinak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 1ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2612918