204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta jendaurreko epe berria

Ziordiko balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2026ko irailaren 3an egin bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

–Ziordiko Udalak eginiko balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Balorazio txostenaren proiektua berriz ere jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Hala, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta web orrian eta egoitza elektronikoan ere (https://ziordia.sedipualba.es/tablondeanuncios/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Ziordian, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2612680