204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 20ko 170/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi dira hautapen prozedura hauek gainditu dituztenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera: batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 20ko 170/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi dira hautapen prozedura hauek gainditu dituztenen zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera: batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute bidal dakien jarritako gora jotzeko errekurtsoa, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko irailaren 22an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

JOSÉ PEDRO HERNÁNDEZ ROMERO

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Klasikoa

Gaztelaniaz

LUIS ÁNGEL ABAD MORALES

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak

Diseinu Grafikoa

Gaztelaniaz

ASIER ZABALZA LARRETA

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Orkestra

Gaztelaniaz

MARTA PIÑEIRO BLANCO

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Klasikoa

Gaztelania

ITZIAR MATEO MORENO

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Klasikoa

Gaztelania

Iragarkiaren kodea: F2612609