204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Lizarrako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03742.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103742

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–Lote bakarra:

  • 1. ondasuna.

Erregistrokoa: Lizarrako 10.578. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistrokoa.

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31009000113635.

Deskribapena: HIRI FINKA: BI ZENBAKIA.–Apartamentu-etxebizitza, lehenengo solairu osoa hartzen duena Lizarrako Herreros kaleko bosgarren zenbakian dagoen etxe batean. Eskaileretatik joanda, ezkerraldean sukaldea eta bainugela daude, eta eskuinaldean, bi logela; hogeita hemeretzi metro eta hirurogeita hamalau dezimetro koadroko azalera eraikia du. Herreros kaletik sartzen da, eskailera komunetatik. Mugakideak: eskuinaldean, Fernando Torresen jaraunsleak; ezkerraldean, Toribio Pérez; eta atzealdean, Calderería kalea; eta aurrealdean, Herreros kalexka. Ehuneko hogeiko kuota du –%20–. 3. poligonoko 10. lurzatia da (1. azpieremua, 3. hiri-unitatea).

Titulartasuna: Deskribatutako finka hori Juana Ruiz Herreros andreak erosi zion, alarguna zela, María Carmen Zudaire Orcoyen andreari, mila bederatziehun eta laurogeita hamaikako abuztuaren hogeita seian Luis María Pegenaute Garde Lizarrako notarioaren aurrean egiletsitako eskritura bidez.

Katastrokoa: 3. poligonoa, 10. lurzatia, 1. azpieremua, 3. hiri-unitatea, Lizarra. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001796891GR.

Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.

  • 2. ondasuna.

Erregistrokoa: Lizarrako 12.969. finka, Lizarrako 2. Jabetza Erregistrokoa.

Finkaren identifikatzaile bakarra: 31009000067945.

Deskribapena: HIRI FINKA: BAT ZENBAKIA.–Merkataritza-lokala, Lizarrako Calderería kaleko bost zenbakian dagoen etxearen beheko solairuan kokatua; katastroko 3. poligonoko 10. lurzatiko 2. hiri-unitatearen zati bat da; zortzi metro koadroko azalera du; Herreros kalera ematen duen etxearen atzealdean dagoen ataritik du sarbidea. Mugakideak: aurrealdean, aipatutako Herreros kalexka; eskuinaldean, Calderería kaleko zazpi zenbakiko etxearen atzealdea (Fernando Torresen jaraunsleena da etxea); ezkerraldean, eraikinera sartzeko ataria eta atzealdean, eskailera-kaxa, gainerako finka nagusitik bereizten duena (María/Carmen Zudaire Orcoyen andrearen esku dago). Ehuneko hiru osoko eta beste osoko baten hirurogeita lau ehuneneko kuota du /%3,64/.

Titulartasuna: Enbargatutako finka Juana Ruiz Herreros andrearen izenean dago (NAN: 15803657-N), jabari pribatibo osoaren %100. Juan Pedro Garcia Granero Márquez notarioak 1998-03-12an egiletsitako eskrituraren bidez erosi zen salerosketa bidez (1. inskripzioa, 1999-02-19koa).

Katastrokoa: Lizarra, 10. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpieremua, 2. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001796890FE.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko urriaren 6an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2613047