204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza huts bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Urriaren 6ko 144/2026 Alkate Ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Ekainaren 2ko 87/2025 Alkate Ebazpenaren bidez, Igantziko Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta ordezkapenak, bajak edo errefortzu-beharretarako zerrenda bat eratzeko deialdia onartu zen.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2026ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, eta 5 egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko, hori guzia bat etorriz deialdiko 4.1. oinarriarekin.

Emandako epearen azken eguna 2026ko urriaren 5a izan da (egun hori barne) eta epe horretan ez da erreklamaziorik edo akats zuzenketarik aurkeztu.

Ondorioz deialdiaren 4.2. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, onartu egin behar da alkate ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Igantziko Udalaren iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratzeko agindu behar da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluan xedaturiko eskumenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzea:

Onartuak:

Izen-abizenak. Euskara egiaztatua.

Iban Txoperena Iturbide. BAI.

Iñaki Etxandi Irungarai. BAI.

Santiago Susperregi Goñi. BAI.

Jon Cueto Garcia. BAI.

Unai Virto Gabilondo. EZ.

Aitor Alonso Esteban. BAI.

Oier Iantzi Ordoki. BAI.

Baztertuak:

Izen-abizenak.

xabier Aranburu Gonzalez.

Baztertzearen zergatia.

Ez du derrigorrezko eskabidea aurkeztu - I. Eranskina.

2. Euskara-maila frogatu ez duten izangaiei adierazten zaie euskara proba eginen dela 2026ko urriaren 16an, goizeko 9:30ean, Lesakako herriko etxean (Plaza Zaharra 1, 31770 Lesaka).

3. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioetarako.

4. Izangaiei adieraztea ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Igantziko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Igantziko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Igantziko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Igantzin, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2613074