204. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Berriobeitiko Udalak jakinarazten du heldu den 2026ko azaroaren 6an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2026ko azaroaren 6an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legean ezarritako errekarguak eta interesak, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2612740